XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Orduan apezpikuak:
Horra nola Piarrez bizi izan den, besteak beste, Zokoako arrantzale familia xumeen zerbitzari.
Zokoan berean, Ziburun eta Donibane Lohitzunen kazkarotak hurbil zituen Piarres-ek.
Heien bihotz onaren berri bazakien, eta Radio Côte Basque delako irratiaren bidez, Pierrot Halsouet Urruñarrak eta nik, behin baino gehiagotan errepikatu ditugu, Piarres-ek idatzi kazkaroten hitz gordinak...
Kontrabandixtentzat ere bazaukan Piarres-ek bihotzean toki berezi bat.
Mugaren inguruko gora-beherez, erran zitazkenak baizik ez zituen erraiten. Bego hortan.
Zokoan zauden jito eta buhamiak, nunbeitik ere Piarres-en ganat zoatzin, bereziki eri-zainek egin nahi ez zituzten lanen egin-arazteko, kitorik bixtan da....
Haur
Iheslarientzat aldiz, eta heien artean Euskal-gudarientzat zer ez du egin, gaitzeko irruskuak hartuz?.
Horren gatik zuen hil-mehatxu andana bat errezebitu, bai eskuindiar, bai ezkertiarren ganik.
Denek ez dute alabainan onhartzen apez batek edozoin iheslari etxean har dezan, Piarres-ek egiten zuen bezala.
Santa Cruz eta Matalaz bezalako apez
Aita Sainduen erakaspenetan bermatuz, populu ttipien eskubideak eten gabe oihustatu ditu, eta Elizako kargudun zonbeitek hori ezin jasan!...
Azkenik nola ez aipa Piarres-ek hain xotilki erabili duen Euskara herrikoia, hain gutietsia den hizkuntza xumea?.
Piarres Larzabal-ek bere idatz-lan guzia, bizi eta bizi-nahi den jende ttipiari josi du, bereziki antzerkian.
Hortako baizik ez balitz ere, merezi du irakurleak ezagut eta maita dezan. Roger IDIART.